Batetik, indarrak neurtuko dituzte Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Martixpe-Barrenetxea IV bikoteek. Bestetik, finalaren bila abiatuko dira Arluziaga-Azpiroz eta Segurola-Aldabe bikoteak.
Galarretan jokatuko dira bi partidak, 16:30etan hasita, larunbat honetan.
Aste Santuko jardunaldian, apirilaren 4an, Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Arluziaga-Azpiroz bikoteek lortu zuten sailkapena. Martixpe-Barrenetxea IV eta Segurola-Aldabe bikoteek, berriz, aurreko larunbatean ziurtatu zuten pasea.
Lehenengo mailako eta bigarren mailako erremontariak elkarren artean ari dira Berria txapelketan. Martxoan ekin zioten ligaxkari eta finala apirilaren 25ean jokatuko da, 16:30etan hasita.