[Kopako finala]

Porran parte hartzeko azken 48 orduak

Aiurri 2026ko apirilaren 15a

Kopako finalerako propio egindako tarta.

Aiurrik antolatu duen porran lagun asko parte hartzen ari dira, baina bada tokia gehiagorentzat. Epea ostiral eguerdian amaituko da eta saria bikoitza da: Arruti gootegiko tarta mundiala eta Ormendin ikusgai dagoen Errealaren baloia.

Porrarako propio egindako tarta eta Realaren baloia

Tarta ikusgai dago Zumea kaleko Arruti gozotegiaren kanpoaldean. Eta baloia, berriz, Eskola kaleko Ormendi Kirolak dendan.

Dagoeneko ia 300 lagunek parte hartu dute

Goizeko lehen orduan 297 lehiakide ziren porran izena emandakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!