Antolatzaileek azaldu dutenez, “Kuba muturreko egoeran aurkitzen da AEBek ezartzen dioten blokeo kriminalagatik”, eta gogorarazi dute Kuba herrialde sozialista izanik, elkartasuna zabaldu izan duela munduko hainbat tokitan. Horren aurrean, “orain guri dagokigu elkartasuna antolatzea Kubako herriarekin”, adierazi dute.
Hori dela eta, dei egin diote Euskal Herriko langileriari antolatutako bilketetan parte hartzera.
Eskualdean hainbat puntutan egingo dituzte bilketak:
- Amasa-Villabona: BMko plazan, 11:00etatik 13:00etara
- Zizurkil: plazan, 10:00etatik 14:00etara
- Asteasu: plazan, 10:00etatik 14:00etara
- Andoain: Igara espazioan, 10:00etatik 14:00etara
- Urnieta: Etxeberri plazan (BM), 11:00etatik 13:00etara
Jasoko duten materiala:
- Material sanitarioa: 2027ko ekainetik aurrera iraungitzen diren medikamentuak, mota guztietako produktu sanitarioak, ekipo medikuak, tresneria eta baliabide kirurgikoak (pintzak, guraizeak, bisturiak, papera, hariak), eskularruak, preserbatiboak…
- Elikadura-osagarriak: bitaminak, mineralak (magnesioa, burdina, kaltzioa), gantz-azidoak (Omega 3) eta probiotikoak
- Elikagai ez galkorrak: janari enlatatua (ahal dela, mailatu gabeko metalez), aleak (arroza, zerealak, lekaleak), pastak, esne-hautsa, fruitu lehorrak, olioa eta tomatea briketan (2027ko urtarriletik aurrera iraungitzen direnak)
- Higiene materiala: konpresak, tampaxak, toallatxoak, pixoihalak (haurrentzat eta helduentzat)
- Kirol materiala: baloiak, pilotak, erraketak, bizikletak eta ekipamendua (kamisetak, galtza motzak, takodun botak…)
- Ikasmateriala: eskolako materiala (arkatzak, boligrafoak, koloretako pinturak eta errotuladoreak, txorroskiloak, guraizeak, koadernoak…) — testu-liburuak eta entziklopediak ez
- Garbiketa materiala: erratzak, fregona, oihalak, trapuak, espartzuak eta biberoen garbitzailea
Halaber, diru ekarpena egin daiteke plaka fotovoltaikoetarako: esku-dirutan bilketa postuetan edo kontu korronte bidez (ES35 3035 0134 43 1340059271, Euskadi-Cuba / Laboral Kutxa)
Herrietako plazetan ez ezik, ikastetxeetan ere egingo dituzte bilketak apirilaren 13tik 24ra bitartean:
