[Kopako finala]

484 lagunen partaidetzarekin itxi da Aiurriko porra

Jon Ander Ubeda 2026ko apirilaren 18a

Interes handia pizten du Kopako finalak eta, zer esanik ez, porraren sari bikoitzak. Biak uztartuta, Aiurrizaleen erantzuna bikaina izan da.

Aiurrik, Ormendirekin eta Arrutirekin elkarlanean, porra martxan jarri zuenean ez zuen horrelako emaitzarik aurrikusten. Ia 500 lagunek eman dute izena, oso datu handia da hori.

Eta partaidetzari erreparatuta, oihartzuna eskualde osora iritsi dela bistakoa da. Gazte eta heldu, adin guztietako partaideak ditugu gainera. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Gehien errepikatu den emaitza

Realaren aldeko porra da, argi eta garbi. Beraz, pentsatzekoa da, buruarekin eta bihotzarekin egindako porra dela. Gehien gehienak donostiarren aldekoak dira. Eta gehien errepikatu den emaitza 1-2koa izan da. 142 aldiz. Beste emaitza batzuk ere hainbat bider errepikatu dira: 2-3, 0-1, 1-3,.. Alea jacta est. Gauzak ondo, astelehen arratsaldean banatuko dugu saria. Bitartean, partidaz eta giroaz gozatzera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!