Aiztondoko Pilota Topaketako finalak jokatu dituzte Asteasun

Aiurri 2026ko apirilaren 18a

Gaur arratsaldean jokatu dituzte Aiztondo Pilota Topaketako finalak. Lau partida jokatu dituzte eta giro ederra sortu da Asteasuko pilotalekuan. 

Aurrebenjamin mailan Arrastoa-Arroyo (Amasa-Villabona/Behar Zana) bikotea izan da garaile eta benjamin mailan Adunako Aburuza-Elola bikotea gailendu da. 
 
Alebin mailan Queralt eta Traore bikote billabonatarra izan da garaile eta infantil mailan Urruzola-Lertxundi (Alkiza/Asteasu-Behar Zana) bikoteak jantzi du txapela. 
 
Oparien zozketa eginda, giro bikainean amaitu dute gaurko kirol hitzordua. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!