Proiektua idazteko lizitaziora hainbat enpresa aurkeztu dira

Aiurri 2026ko apirilaren 27a

Argazkia: Osakidetza.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, ohar bidez, egin du iragarpena: “zortzi enpresa aurkeztu dira Osakidetzaren Tolosako Ospitale publiko berriaren proiektua idazteko lizitaziora. Aurreikuspenen arabera, kontratua ekainean formalizatuko da, eta une horretatik aurrera hasiko da eraikuntza-proiektua idazten”.

Osasun Sailak eta Osakidetzak 107,6 milioi euro inbertituko dituzte azpiegitura horretan. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-lanak 2028. urtearen erdialdean hasi eta 2031n amaituko dira. Ezaguna denez, Tolosako Ospitale berria Iurramendin eraikiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!