[Babestutako edukia]

Ongizatearen plaza Hernanin

Aiurri 2026ko apirilaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Hernaniko Ongizatearen Plaza antolatuko du apirilaren 29an eta 30ean Urbieta kalean.

Topagunean, pertsonen ongizateari eragiten dioten gaiak izango dira mintzagai nagusiak, hala nola nahi ez den bakardadea, elikadura jasangarria, teknoadizioak, norbere gorputzaren jabekuntza eta zahartzaro osasuntsua, besteak beste. Horiek eta beste hainbat gai jorratzeko, egitarau zabala antolatu dute Urbieta kalean. Honako hau da egitaraua: 

ASTEAZKENA 29

10:00-11.30 Osasuntsu zahartu:

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin. 

11:30-13:00 Elikadura jasangarria eta osasuntsua: 

Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian adituak, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko dizkigu, eta honekin batera arituko dira bi nekazari euren esperientziak kontatzeko: Egoitz Etxebeste, Igeldoko abeltzaina, eta Hernanitik, Arriatzu baserriko Ane Zeberio. 

16:00-17:00 Plaza podcast irratsaioa:

Norberaren gorputzaren jabe izatearen hiru begirada desberdin. 

17:30-18:30 Inklusioa ongizate bihurtzen denean

Nola hobetu bazterkeria arriskuan dauden herritarren ongizatea? Topaketa honetan, Hernaniko proiektu inklusiboetan parte hartzen dutenen errealitatea ezagutuko dugu ingurune bidezkoago, eskuragarriago eta gizatiarragoei buruz hausnartzeko. 

18:30-19:30: Elkar ezagutza integraziorako

Nola bizi da norbere jaioterria utzi eta herri ezezagun batean integratzeko eta bizi proiektu berri bat garatzeko prozesua? Eta, nola jasotzen ditugu kultura desberdinetatik datozen herritar berriak? Oztopoak eta aukerak, bizipenak eta ohiturak, beste hainbat gaien artean hizpide izango ditugu begiradak partekatzea bilatzen duen topaketa honetan.  

 

OSTEGUNA 30

10:00-11:30 Gazteen ongizatea

Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak. 

11:30-13:00 Nahi ez den bakardadea

Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinari bezala gazteengan geroz eta eragin gehiago duen arazo bat da.  Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutuko ditugu. Dokumentaletako protagonistetako batek parte hartuko du ondorengo solasean. 

17:30-18:30 Teknoadikzioak

Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa. 

18:30-19:30 Kantujira

Kantu Jira saio berezia eta ondoren pintxo poteoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!