
Aizkardi mendi elkarteak haur eta gazteei zuzendutako mendi irteerak antolatzen ditu Ttonttorrez ttonttor ekimenaren bidez. Larunbat honetan Kurutzebarri mendira joango dira. Zazpi kilometroko bidea egingo dute, 580 metroko desnibel positiboarekin. 09:00etan jarri dute hitzordua, Olaederra kiroldegian. Harremanetarako, ttonttorrezttonttor@gmail.com helbidera idatz daiteke.
