Buru osasuna ardatz duen hitzaldia

Aiurri 2026ko maiatzaren 21a

Argazkia: Biomed.

“Ondo lo egin, hobeto bizitzeko: atsedenak osasunean duen eragina” izeneko hitzaldia, maiatzaren 27an.

Andoaingo Osasun Etxetik iritsi da gonbita: Tolosako Kultur Etxean, dementziaren inguruko tailerren zikloaren baitan, hitzaldia emango du Miren Altuna Azkargorta doktoreak. Datorren maiatzaren 27an, asteazkena, izango da arratsaldeko 18:30ean hasita. “Ondo lo egin, hobeto bizitzeko: atsedenak osasunean duen eragina” izenburupean, Altuna Azkargortak loaren garrantziaz eta atseden egokiak osasunean duen eraginaz hitz egingo du. Saioan, loaren kalitateak memoria, ongizate emozionala eta garunaren osasuna nola baldintzatzen dituen azalduko da, bereziki dementziaren prebentzioari eta zaintzari lotuta.

Miren Altuna Azkargorta neurologoak garuneko gaixotasun degeneratiboak ikertzen ditu, bereziki, alzheimerra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!