Egokitzapen lanotarako 95 milioi euroko inbertsioa egin du Gipuzkoako Foru Aldundia. Eider Mendozak ostiralean egindako agerraldian adierazi zuenez, “horri esker, lurraldearentzako funtsezko den azpiegitura horretan maila handieneko segurtasun sistemak ezarri dira, jasangarritasuna hobetu da eta puntako teknologia txertatzeko ahalegin nabarmena egin da”.
“Lehiakortasunaz eta mugikortasunaz hitz egiten dugu etengabe, baina errepide sare eraginkor, moderno eta segururik gabe, hori ez da posible”, erantsi zuen Mendozak, alboan Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua zuela.
2018tik hona, lanak A15 errepidean
Aldundiaren oharrak lan hauen ibilbidea jaso du:
- 2018 Gipuzkoako A-15 errepideko tunelak berritzeko lanak hasi ziren, San Lorentzoko tunela birgaitzeko lanekin. 2019ra bitartean egin ziren lanak.
- 2021-2022ra bitartean, Belabietako tunelaren Iruñerako noranzkoko hodian jardun zen.
- 2023-2024ra bitartean, Gorosmendiko tunela (Iruñerako noranzkoa) eta Oindolarreko tunela (Donostiarako noranzkoa) berritu ziren. Oindolarreko eta Gorosmendiko bi tunelen kontrako noranzkoetan 2024ko irailaren amaieran hasi ziren jarduketak, eta iazko udaberrian jarri ziren martxan.
- 2025eko udan Belabietako tuneleko lanak, Donostiarako noranzkoan, hasi ziren lanak, eta, horrela, modernizazio integraleko prozesua amaitu da.