Buruntzaldeko Astigarraga, Andoain, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo udaletako ordezkari politikoak, teknikoak eta eskualdeko autoeskolen ordezkariak egon ziren ekitaldian.
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatzeko asmoz, Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat garatu izan dute urtero, 2010etik, eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Urte hauetan guztietan 1.300 herritar baino gehiagok hartu du parte, eta sari mordoxka banatu dira.
Eskualdean iaz gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten 69 herritarrek (Hernaniko 28, Andoaingo 7, Astigarragako 8, Usurbilgo 20 eta Urnietako 6). Horien artean 400 euroko 8 sari zozkatu dira guztira. Egitasmoaren arduradunek ekintza honekin bat egin duten eskualdeko autoeskolak aipatu eta eskerrak eman dizkiete: Andoaingo Bengoetxea eta Vallina CAP, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi eta Urnieta eta Usurbilgo Solozabal.
Saridunak
- Andoain: Maren Jauregi Ugartemendia, Nahia Gorostidi Lopez
- Urnieta: Hegoi Lizaso Lopez.
- Astigarraga: Enaitz Isasti Zabaleta.
- Hernani: Eki Sanchez Balerdi, Endika Recondo Murua, Ane Livi Santacruz Elosegi.
- Usurbil: Saray Hernandez Etayo.