Klaudio Rezola, Aiurriko porraren irabazlea

Aiurri 2026ko ekainaren 1a

Aiurriko porran agerikoa zen, inguruotan, Artolaren aldeko zaletasuna handia zela. Bihotzak ere eragina baitu horrelako ekimenetan parte hartzeko garaian. Datua argia zen: porren %90 pasatxo Artolaren aldekoa zen.

Iritsi zen finala eta Artola nahi eta ezinean aritu zen, oso seguru jokatu zuen Darioren aurrean. Porraren saria, beraz, errioxarraren alde egindakoen artean aurkitu behar da. Baina emaitza zehatza ez du inork asmatu. Zer egin, orduan? Gehien gerturatu dena saritzea erabaki du Aiurrik.

Hala, emaitzei erreparatuta, “Artola 9 Dario 22” idatzi zuen Jokin Txapartegik. “22-8 Darion alde”, berriz, Mikel Irisarrik. Klaudio Rezolak, aldiz, “22-7”. Azken hori gehien gerturatu dena 22-6 finaleko azken emaitzara, beraz, andoaindarrak eskuratuko du porran iragarritako saria. Hots, Artolak sinatutako pilota eta Kuttun gozotegiko tarta. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!