Pertsonen trafikoa, eskualdeko errepideetan barrena

Aiurri 2026ko ekainaren 7a

Artxiboko irudia.

Etorkin askoren xedea Europako hainbat herrialdeetara iristea da, kasu gehienetan, lehendik hara iritsitako gertuko edo senideekin bat egin asmoz. Afrikatik mendebalderanzko zeharkaldian, pasabideetakoa da N1 errepidea. 

Ertzaintzak, ohar bidez zabaldutako oharraren arabera, bart ibilgailu bat antzeman zuten Amasa-Villabonan.  Honako hitz hauekin jasota dago poliziaren oharrean: Ertzaintzaren patruila batek ibilgailua antzeman zuen "modu erratikoan zirkulatzen” Amasa-Villabonako udal-barrutian, eta Andoainen geldiarazi zuen. “Furgonetan hamaika pertsona zihoazen Frantziarantz”. Pertsonen "legez kanpoko trafikoa" leporatuta, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten gidaria, epailearen eskuetan utzi aurretik. 

Goizean, antza, Ertzaintzak ere Oiartzunen furgoneta bat geldiarazi zuen: “guztira hamahiru pertsona zihoazen modu irregularrean Pariserantz, gehienak Portugaldik”.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!