Segalariek 1.000 metro koadroko saila moztu behar izan zuten, eta azkartasuna eta txukuntasuna hartu zituzten kontuan txapelketan, esan bezala.
Hona azken sailkapena, egindako denborekin:
Julen Gabirondo 33:11.
Mikel Lizartza 36:19.
Jokin Etxeberria 37:14.
Oier Urkola 40:02.
Amaiur Arrospide 44:08.
Josu Mendizabal 47:20.
Txapel ugariren jabe
Gipuzkoa mailan txapela mordoa irabazi du Gabirondok 2016az geroztik.
Hona guztiak:
Ohiko eran (5): 2017, 2019, 2021, 2022, 2023.
Azkartasunezko eran (6): 2016, 2017, 2019, 2021, 2024, 2025.
Sega-Sail (3): 2021, 2024, 2025.
Euskal Herri mailako txapelketen dagokionez, berriz, ohiko mailan zazpi jantzi ditu: 2015, 2017, 2018, 2021, 2022, 2023, 2024.
