Loatzo Musika Eskolako 65 urtetik gorako tailerreko kideen emanaldia, ostiralean

Ainhoa Gil 2026ko ekainaren 11

Ostiralean ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Loatzo Musika Eskolako 65 urtetik gorako tailerreko kideek. Amasa-Villabonako Gurea zinean eskainiko dute saioa eta tailerrean landutako zenbait jarduera eskainiko dute.

Loatzotik jakinarazi dutenez, "musikak, adierazpenerako, emoziorako eta gizarte-konexiorako tresna den aldetik, gu denon bizi-kalitatea hobetzen lagun dezake, gaitasun kognitiboak, fisikoak eta emozionalak estimulatuz. Ikastaro honen helburu nagusia 3  alderdi hauek forman eta osasuntsu mantentzea izango da, alderdi sozialak duen garrantzia ere kontutan hartuta noski. Klasean psikomotrizitatea, arnasketa, konzentrazioa, memoria, kantua, mugimendua eta beste hainbat atal ere  lantzen ditugu, askotan musika tresna txikien bitartez edo beste zenbait elementuen bidez, bakarka, binaka, taldean… Musika bidelagun izanik, norberak bere sentimendu eta emozioekin konektatu eta musikaz gozatzea nahi dugu. Hurbildu ostiralean Villabonako Gurea Zinera eta gozatu gurekin, musikarekin".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!