Loatzo Musika Eskolaren emanaldi sorta, aste honetan

Ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen ari dira egunotan Loatzo Musika Eskolako kideak. Gaur arratsaldean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan dute hitzordua, 18:30etan hasita. Bihar Amasa-Villabonako Berdura plazan, 17:30etan eta ostiralean, Adunako musikari gazteak arituko dira, 16:30etan hasita, Adunako plazan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!