Urtemuga bikoitza iristear da, hain zuzen, Foruen abolizioaren 150.a eta Bergarako alkateen mugimenduaren 50.a. Bart agerraldia egin dute Gernikan EH Bilduk eta EAJ-PNVk. Gernikako Batzar Etxean egindako agerraldian hitza hartu zuten Izaro Elorza Oñatiko alkateak (EH Bildu) eta Leire Artola Beasaingo alkateak (EAJ-PNV). Haiekin batera izan ziren agerraldian Agurain, Amurrio, Andoain, Asparrena, Azkoitia, Bermeo, Berriozar, Derio, Etxarri-Aranatz, Legutio, Plentzia, Santurtzi eta Zamudioko alkateak.