San Juan bezperako suen azken ordukoa, udalerriz udalerri

Aiurri 2026ko ekainaren 23a

San Juan bezpera da bihar eta, urteko gaurik motzena ospatzeko, ekitaldiz beteko da eskualde osoa. Baina, bestalde, Euskalmeti begira, alerta egoera aurreikusten da gaurko, biharko eta etzirako. Gorriz errepikatzen da esaldia hiru egunetan: "Muturreko tenperatura oso altuak". 

Udalerri batzuk dagoeneko hasi dira biharko hitzordu nagusia eraldatzen. Oro har, landa eremuan galerazi egingo da sua piztea. Udalerrietatik oharrak iritsi ahala eguneratzen joango da albistea. Izan ere, espero da Andoain edota Urnietako udalek euren egoera eguneratzea.

ADUNA

Aurreikusitako egitaraua

  • 20:30 San Juan sua eta dantza. Ondoren, barrikotea. Udalak jarriko ditu mahaiak eta aulkiak, baina edatekoa ere. Jatekoa eta edalontziak, norberaren esku. 

Sareetan zabaldu duten informazioa

Tenperatura altuen alerta egoera dela eta, ADUNAKO UDALAK plazako San Juan sua mantenduko du, baina su txiki bat egingo da plazan 20:30ean, sinbolikoa izango da eta frontoian izango da herri afaria.

  • Landa guneetan eta baserrietan EZINGO da surik egin arriskua oso handia delako.
  • Basopetako parrillak edo norberak ekarritakoetan ere EZINGO DA SURIK EGIN

Gaur egun alerta gorrian gaude sute arriskuagatik. Horregatik, herritar guztiei arduraz jokatzeko eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatzen diegu. Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.

AMASA-VILLABONA

Aurrikusitako egitaraua

  • 20:00 Kalejira, Zunbeltz antzerki taldearen eskutik. 
  • 22:00 San Juan sua, Errebote plazan. 

Sareetan zabaldu duten informazioa

OHARRA ⚠️🚨☀️ Eusko Jaurlaritzak asteartera eta asteazkenera zabaldu du ALARMA GORRIA muturreko tenperatura altuengatik. Ondorioz Udalak erabaki hauek hartu ditu (momentuz):

  • Landa eremuan eta baserrietan ezingo da San Juan surik piztu.
  • Villabona eta Amasako plazetako suak mantenduko dira segurtasun neurri bereziekin.
  • Lastur eta Komizar parkeetako parrilak itxi dira eta debekatuta dago edozein lekutan parrilak piztea.

Kale-antzerkia, bertan behera

Zunbeltzek bart oharra zabaldu du sareen bitartez: "Denok dakizuen bezala, beroagatik alerta gorrian gaude ☀️🌡️, eta horregatik aurten ez dugu kalejiraririk egingo 🚶‍♀️❌".

ZIZURKIL

Elbarrena

  • 18:30, Kalejira
  • 19:00 Uliazpin sua piztu eta dantza. Ondoren, Bulandegi.
  • 22:00 Plazako sua piztu eta dantza.

Herrigunea: 

  • 16:30 Kixmi egingo dute herriko txikiek. 
  • 18:00 Merienda.
  • 18:30 Dantzaren entsaioa. 
  • 19:30 Kalejira, Kixmi eta musikarekin.
  • 20:00 Sua piztu. 

Sareetan zabaldu duten informazioa

Tenperatura altuen alerta egoera dela eta, Zizurkilgo Udalak jakinarazten du San Joan bezperako suak Joxe Arregi plazan eta Herrigunean piztuko direla. Hala ere, behin sugar nagusiak gutxituta, itzali egingo dira, edozein arrisku minimizatzeko.

⚠️ Auzo eta baserrietan piztu ohi diren suei dagokienez, Udalak gomendatzen du, ahal den neurrian, su horiek ez egitea, gerta daitezkeen suteak saihesteko.
👉 Suren bat piztea erabakitzen bada, kontu handiz ibiltzeko eskatzen da, beharrezko segurtasun-neurriak hartzeko eta amaieran erabat itzalita geratzen dela ziurtatzeko.
 

Kalejira, bertan behera

ASTEASU

Aurrikusitako egitaraua

  • 21:00 San Juan sua, dantza, txalaparta eta txokolatea. 

Aparteko komunikazioa

Tenperatura altuen alerta egoera dela eta, Asteasuko Udalak jakinarazten du San Joan bezperako sua plazan piztuko dela. Hala ere, behin sugar nagusiak gutxituta, itzali egingo da, edozein arrisku minimizatzeko.
Auzo eta baserrietan piztu ohi diren suei dagokienez, piztea erabakitzen bada, kontu handiz ibiltzeko eskatzen da, beharrezko segurtasun-neurriak hartzeko eta amaieran erabat itzalita geratzen dela ziurtatzeko. 

LARRAUL

Aurrikusitako egitaraua

  • 18:30 Sua prestatzeko auzolana
  • 20:30 Barrikotea plazan. Udalak jarriko du edatekoa, norbarak eraman beharko du bere jatekoa. 
  • 22: 00 San Juan sua. 

Aparteko komunikazioa

Alarma-egoera eta dagoen arrisku handia direla eta, debekatuta dago San Joan suak egitea udalerri osoan. Salbuespen bakarra plazan egingo den su txikia izango da, beharrezko segurtasun-neurriekin antolatua. Era berean, eskatzen da su horretarako ez ekartzea egun gehiago ezta bestelako material erregarririk ere. Herritar guztiei arduraz jokatzeko eta neurri guztiak hartzeko eskatzen zaie, earrisku-egoerak sahiesteko. 

URNIETA

Aurrikusitako egitaraua

  • 21:40 Txanbolin Txistulari Banda
  • 22:00 Sorginen Akelarrea
  • 22:30 Suaren piztuera. Ondoren, Txanbolin.

Aparteko komunikazioa

Aurtengo San Joan gaua ezohiko testuinguru batean ospatuko da; izan ere, tenperatura altuek eta LABIk muturreko beroagatik ezarritako alerta gorriak baldintzatuko dute. Hori dela eta, Udalak debekatu egin du baimendu gabeko guneetan sua egitea.

Egoera honen aurrean, Urnietako Udalak herritarrei eskatzen die ez dezatela inolako surik piztu, Plazido Muxikan egingo den su publikoaz gain. Su hori modu kontrolatuan egingo da, eta ospakizuna segurtasun osoz gauzatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dira.

ANDOAIN

Aurrikusitako egitaraua

  • 22:30 San Juan sua, Goikoplazan. Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria.
  • 22:45 Agustin de Leitza elkartearen danborrada.

Aparteko komunikazioa

Andoaingo Udalak jakinarazi du gaur iluntzean, ekainak 23, debekatuta egongo dela San Joan su partikularrak egitea. Udaletxe aurreko sua baino ez da egingo, baina segurtasun arrazoiengatik egokituta. Gainera, pirotekniak erabiltzea ere debekatuta egongo da, hau da, suziriak, petardoak, bengalak eta sua duen edozein elementu. Horrez gain, azken egunetan egin den bezala, gaur eta biharko San Juan jaietako egitaraua egokituko da herritarrak berotik babesteko. Udalak dei egiten die herritar guztiei arduraz joka dezaten, eta beroaren aurrean zaindu daitezen. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!