Amasa-Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubia berrituko dute

Ainhoa Gil 2026ko uztailaren 1a

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek bi herriak lotzen dituen oinezkoen zubia berrituko dute. Bi udalek lankidetza hitzarmena onartu dute pasabidea egokitzeko. Obraren esleipen aurekontua 181.238,52  eurokoa izango da, eta bi udalek % 50ean finantzatuko dute.

Gaur goizean eman dute oinezkoen pasabidea konpontzeko hitzarmenaren berri, Maite Amenabar, Zizurkilgo alkateak eta Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak eskainitako agerraldian. 

Oria ibaiaren gaineko oinezkoan pasabidea ehunka lagunek erabiltzen dute egunero. "Pasabide honek ez ditu ibaiaren bi ertzak bakarrik lotzen, bi herriak lotzen ditu. Onartu dugun hitzarmenak ere hori bera adierazten du. Obra hau elkarrekin egingo dugu bi udalok, pasabidearen ttulartasuna, ardura eta finantzaketa ere partekatuz", azaldudu Beatris Unzuek.

Pasabidea duela 16 urte eraiki zen, bi udalen eta Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker. "Gaur, berriz ere, elkarlanean eraberrituko dugu, datozen urteetarako. Proiektua Sestra ingenieritza eta arkitektura enpresak egin du, bi udaletako teknikarien elkarlanarekin", azaldu du Maitek. 

Jarraian, zubiari egin beharreko egokitzapenen berri eman du Amenabarrek: "Egurrezko zoladura osoa berrituko da, euste sistema hobetuko daeta barandak egokituko dira pasabidea seguruago, erosogoa eta iraunkorragoa izango da".

Sei astez itxita

Lanen aurrekontua 181.238,52 eurokoa izango da eta bi udalek erdibana ordainduko dute. Lizitazio prozesuari hasiera emango diote eta "gure nahia, obra hau ahalik eta azkarren hastea litzateke". Beatriz Unzuek argitu duenez, "uztailean prozedura martxan jarri, irailean kontratazioa egin, eta urrian obra martxan jartzea da gure asmoa, modu horretan, ahal bada behintzat, negurako zubia berrituta izango genuke. Obrek sei asteko iraupena izatea aurreikusita dago proiektuan eta obrek irauten duten bitartean ez da erabilgarri izango".

"Gaur, pasabidea berritzeko bidea ireki dugu, baina batez ere, bi herrien arteko elkarlana sendoten jarraituko dugula erakutsi nahi dugu", amaitu du Maite Amenabarrek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!