Ongi etorri baserrira! ekimena, asteburu honetan

Aiurri 2026ko uztailaren 2a

Euskal Herriko hainbat baserritako ateak zabalik izango dituzte asteburu honetan, bisitaldiak egiteko. Baserriko bizitza bertatik-bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du ekimenak. Ekainaren 30a arte zabalik egon da izena emateko aukera, eta dagoeneko txandak beteta daude. Asteasuko Iturta-Sarobe baserriak eta Urnietako Eula sagardotegiak euren ateak zabalduko dituzte asteburuan zehar. 

Asteasu

Iturta Sarobe baserria

Iturta Sarobe Asteasuko baserria da eta bertan esne behiak, ardiak (urte sasoi honetan mendian goran), ahuntzak eta astoak dituzte. Esne-behiak jezteko robota dute eta euren ardien esnearekin Erniope gazta egiten dute.  Edurne Goenaga Aizegak gidatuko du bisitaldia. 

 

Urnieta

Eula sagardotegia

EULA baserrian sagardotarako sagarra ekoizten dute eta gero, Kalitatea zigilupean eraldatutako sagardoa egiten dute. Aitor Iguaranek eskainiko ditu azalpenak, uztailaren 3an egingo den ate-irekien saioan. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!