Udalerrietan barrena igaroko da Donostiako Klasikoa

Artxiboko irudia.

Tolosaldetik Donostiaranzko norabidean, herrigunea zeharkatuko du mundu mailan sona handia duen Donostiako Klasikoak.

Sorabillatik barrena sartuko da erdigunera, Goikoplazatik Kaletxikira jaitsi eta Urnietarantz egingo du lasterketak. Ibilbide hori egingo du tropelak, larunbat eguerdian. Ondorioz, errepidea itxita izango da eguerdiko 13:30etik 15:00ak bitarte.

Adi trafikoari loturiko oharrei, bereziki, garajeetan ibilgailua dutenei edota Kaletxikin aparkatzeko ohitura dutenei.

Errepidea itxita Urnietan

Urnietan barrena arratsaldeko 14:30ak aldera igaroko denez. Idiazabal kalea itxita egongo da 13:30etik aurrera. Tropela Andoaindik iritsio eta Hernanirantz abiatuko da segidan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!