Abuztuaren 8tik 15era
Joateko
BU03 (Andoain>Lasarte-Oria>Donostia)
Andoaindik irtengo dira 21:30ean, 21:45etan eta 22:05etan, Zubieta plazaraino.
BU05 (Andoain>Hernani>Donostia)
Andoaindik irtengo da 21:40etan, Zubieta plazaraino.
Itzultzeko
Su artifizialen ikuskizuna amaitu eta 15 minutura
San Martin 50-52ko geralekutik:
BU03 (Andoain>Lasarte-Oria>Donostia)
BU47G (Tolosa>Donostia herriz herri)
San Martin 54ko geralekutik:
BU05 (Andoain>Hernani>Donostia)
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gipuzkoarrek Donostiara modu eroso, eskuragarri, jasangarri baina, batez ere, seguruan hurbildu ahal izatea nahi dugu. Horregatik, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa duten ala ez alde batera utzita, jai hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten".