Aurkeztu dute 2027ko Eskola Txikien Festako logotipoa

Alkizan egingo dute 2027ko Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ekainaren 13an. Festarako aukeratu duten logoa aurkeztuz. Oiloaren oinatzak jasotzen ditu aurtengo irudiak.

Herritarren parte-hartzearekin aukeratu dute logoa: eskolako umeek landu dute lehenik, 1999ko Eskola Txikien Festako irudia oinarri hartuta, eta Aitor Irulegi eta Elena Cajaraville herriko artistek ondu dituzte azken proposamenak. Hiru aukeren artean, bozketa bidez erabaki dute herritarrek zein ikur erabiliko duten festarako.

Honenbestez, Eskola Txikien Festarako antolaketa lanei ekin diete alkizarrek. 2027ko ekainaren 13an bertan egingo dute topo Gipuzkoako eskola txikietako kideek, euren txikitasuna aldarrikatuz eta komunitatea sendotuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!