Loatzo Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du

Irailaren 7tik 11ra zabalik dago Loatzo Musika Eskolan izena emateko aukera. Haurrentzat zein helduentzat, musikarekin gozatzeko aukera zabala eskaintzen dute. 

Informazio gehiago jaso edo matrikula egin ahal izateko, www.loatzo.eus webgunera jo daiteke edo 943 69 26 19 telefono zenbakira deitu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!