Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) VI. Gazte Topagune Sozialista antolatu dute urriaren 9tik 12ra bitarte. Azkeneko edizioa Altsasun egin zuten, eta aurtengoa Nafarroako beste eskualde batera mugitu dute, Elizondon izango da.
Topaguneko xehetasun guztiak ezagutzeko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko GKSk eta IASek eskualdean zehar aurkezpenak antolatu dituzte. Irailaren 18an Urnietako Elkarteen etxean 18:30ean izango da, eta Andoaingoa, berriz, irailaren 26an gaztetxean. Egun berean izango den Villabonako aurkezpenarekin batera, egitarau zabalago bat antolatu dute. 19:00etan emango diote hasiera Txerminen, eta boxeo ikuskizunarekin eta ekitaldi politiko batekin jarraituko dute. Bertan afaltzeko aukera eskainiko dute DJ Sassyk girotuta.
Egitarau zabala Topagunean
Gazte Topagunean gai ugariren inguruan formatzeko aukera egongo da egunero eskainiko diren hitzaldien bidez. Kulturak ere bere tokia izango du, musika kontzertuez, antzerki emanaldiez zein umore ikuskizunez gozatzeko aukerarekin.

