Iazkoarekin alderatuta, sagar ale txikiago da aurten, eta izaera handiko sagardoak espero behar direla jakinarazi dute. Bertako sagarrak badu ezaugarri bat: bi urtean behin gehiago emateko joera. Aurten sagar gutxiko urtea egokitzen zen berez ere, eta eguraldiak erabat baldintzatu du uzta.
Otalarrea Sagasti esperimentalean egin dute gaurko aurkezpena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagastia da eta bertan egiten dira azken urteetako esperimentzaioetako asko. Kontseilu Arautzaileak ikerketa hauek beste herrialdetako sagasti esperimentaletara zabaldu nahi ditu etorkizunean.
Prentsaurrekoan parte hartu dute, besteak beste, Maite Retolaza, Sagar eta sagardogile eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakariak; Ainhoa Larrea sagargile eta Euskal Sagardo Jatorri deiturako kide eta Fruiteleko lehendakariak; Aitor Etxeandia, sagar teknikariak; Olatz Mitxelena, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kideak; Joseba Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdeko zuzendariak; Nora Beltran de Otalora, Eusko Jaurlaritzeko Eligagaien Kaliteta eta Sustapeneko zuzendariak; eta Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri deiturako koordinatzaileak.
Sagar ekoizpenari lotuta ematen ari diren aurrerapausoak eta martxan diren proiektuak aurkeztu dituzte gaurko agerraldian.
Batetik, Malus bi proiektua izan dute aipagai. Proiektu honen helburu nagusia da kalitatezko sagarra sortzeko beharrezko proiektuak eta bitartekoak aurkitzea eta adostea.
Bertako sagarraren ekoizpena handitzea da etorkizunerako helburu nagusia. 500 hektarea sagasti inguru dago, gaur egun, Euskal Sagardoaren barruan izen emanda. Sagar hori, Jatorri Deiturako 48 sagardotegiek hartzen dute. Sagasti hauetan zahar eta berriak daude eta beste 166 hektarea dira produkzioa sartu berriak edo datozen urteetan produkzioan sartuko direnak. Sagasti berri gehienak Gipuzkoan jarri dira. Sagasti berriak jartzeko ahalegin eta konpromisoak ere aurrera darrai sektorearen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta sagargintza profesionalizatzen jarraitzea ere bada helburua, kalitatezko uzta orekatuak lortzeko bidean. Hala zaldu dute gaurko agerraldian. Helburua, 15 urtean sagardo guztia %100 bertako sagar hutsez egitea da helburua.
Bide honetan, teknikoki garatu beharrezko proiektu berriak daude habian: Geneva txertaketa, interpolinizazioa, bakanketa, lurraren azterketa eta lanketa...
Euskal Jatorri Deiturak 106 barietate ditu onartuak eta hauetako 24 dira gehien erabiltzen direnak, gezak eta gaziak.
Datozen egunetan sagardoarekin eta sagarrarekin lotuta Gipuzkoan egingo diren ekitaldien aurkezpena egin dute jarraian: Sagar uzta jaia Astigarragan irailaren 27an, Sagardo Astea urriaren 7tik 17ra Igartubeiti baserri museoan, edota Sagar Eguna Ola Sagardotegian, irailaren 27an.
Aurtengo muztioarekin topa eginez amaitu dute gaurko prentsa agerraldia.