Dementziari eta zaintzari buruzko saioak egingo dituzte

Dementzia Bizitzen programaren barruan hitzaldi ziklo bat eskainiko du Osoki osasun eta gizarte lanbide eskola integratuak.

Dementziaren inguruko tailer-zikloaren barruan bi hitzaldi eskainiko dira Tolosako kultur etxean. Biztanleria orokorrari zuzenduta badaude ere, bereziki dementzia pairatzen dutenen zaintzaileei bideratuta egongo dira. Hitzaldiak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua eskainiko dute alzheimerra dutenentzako.

Aurreneko hitzaldia asteazken honetan, hilaren 23an, izango da. 18:00etatik 19:30era arteko hizketaldia izango da eta Javier Yanguas psikologia doktoreak emango du. Nahi gabeko bakardadea eta zahartzaroaren erronkak izango ditu hizketagai. La Caixa kutxa fundazioko helduen programako zuzendari zientifikoa da bera.

Bigarren hitzaldia irailaren 30ean 17:00etatik 19:30era izango da. Bertan dementziari lotutako gizarte zerbitzuak eta zaintzen kontratazioa landuko dira. Hitzaldi hori Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen, Tolosaldea Garatzenen eta Andragoraren eskutik eskainiko da.

Hitzaldiak

  • Nahi gabeko bakardadea: zahartzaroaren erronkak: irailak 23, 18:00-19:30. Tolosako kultur etxean. Hizlaria: Javier Yanguas.
  • Dementziari lotutako gizarte zerbitzuak eta zaintzen kontratazioa: irailak 30, 17:00-19:30. Tolosako kultur etxean. Hizlariak: Tolosaldea Garatzen eta Andragora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!