Seguran nahi eta ezinean aritu ostean, esku hutsik iritsi ziren denboraldiko lehen jardunaldian. Ubitarten, zaletuen artean, lehen garaipena lortu zuten (3-0). Goranzko ildoan jarraitu nahi badute, aukera berria dute Aretxabaletan. Igandean, arratsaldeko 16:30etan hasita, jokatuko dute partida.
Maila berean, baina lehen multzoan, Urnietak Astigarragaren aurka jokatu zuen igande arratsaldean. Sanmielak tarteko, ez zen erraza izango lehen taldearentzat. Horrexegatik, akaso, Mundarroren aurka galdu zuten (0-2). Larunbatean Deustoren zelaian jokatuko dute ligako hirugarren partida, iluntzeko 20:00tan hasita.
Gizonezkoen partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte Euskaldunak eta UKEk
Emakumezkoen futbola
Asteburuan abiatu zen liga eta Euskaldunak indartsu ekin dio denboraldiari. Ostadarren zelaian garaipen argia lortu zuten (0-7). Igande honetan Ubitarten ariko dira, 12:30etan hasita, Segura Aizkorriren aurka.
Urnietak igandean Martutenen jokatu zuen eta esku hutsik itzuli zen (8-3). Larunbatean, 18:00tan hasita, Intxaurdiren bisita jasoko dute.
Emakumezkoen taldeak etxean ariko dira asteburu honetan