Bigarren postuan geratu zen Oihana Iguaran Donapaleuko saioan

Aurrera doaz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko saioak, asteburuan Unai Mendizabal zizurkildarraren txanda izango da.

Larunbatean, hilak 3, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako aurreneko faseko laugarren saioa jokatu zen, bertan aritu zen Oihana Iguaran amasarra. Saioa Alkaiza nagusitu zen bertso-saioan puntu gehiena bilduz. Amasarra bigarren postuan geratu zen, puntuazioaren arabera izango du finalaurrekoetara sailkatzeko aukera

Asteburu honetan jokatuko dira lehenengo faseko azken bi saioak. Larunbatean, urriaren 10ean, Gotaine-Irabarnen izango da, bertan parte-hartuko du Unai Mendizabal zizurkildarrak. 17:00etan Herriko gelan jokatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!