Zerbitzu murrizketak, udal langileen grebaren ondorioz

Andoaingo Ataria zerbitzuaren kanpoaldea.

Eskualdeko udalerrietan eragina izaten ari da udal langileen greba-deialdia.

"Udalhitzeko mahaian eta udaletako negoziazioetan aurrerapausorik ez dagoenez", urteko lehen seihilekoan hasitako greba dinamikari segida ematea erabaki zuten berriki LAB eta ELA sindikatuek. Horregatik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak urriaren 8an greba egitera deitu zituzten berriz.

"EAEko udaletan urte asko daramagu lan-baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe. Alde batetik, Udalhitzeko mahaia duela ia bi urte aktibatu zen. Hainbat negoziazio mahai egin ondoren, oraindik oinarrizko aldarrikapenak mahai gainean falta dira", jakinarazi dute ohar bidez, gaurko mobilizazioen deitzaile LAB eta ELA sindikatuek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!