Erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten finalaurrekoen lehenengo itzuliko lau saioetan. Lehenengo faseko saio bakoitzeko 7 irabazleak zuzenean pasatu dira hurrengo fasera; irabazleez gain, puntu gehien batzea lortu duten hurrengo 10 bertsolariak ere igaro dira finalaurrekoetara.
Hori kontuan izanda, 24 bertsolari lehiatuko dira finalaurrekoetako lehenengo itzulian: izena eman duten 2022ko zazpi finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren 17 bertsolari. Hurrengo lau saioak, Larraun-Lekunberrin, Eibarren, Miarritzen eta Gernika-Lumon jokatuko dira.
Sarrerak salgai
Saio guztiak arratsaldeko 17:00tan hasiko dira, eta sarrerak eskuragai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian. Finalaurrekoetako saioak ETB 1 ON katean zuzenean emitituko dira. Horretaz gain, orain arte bezala, Hitzetik Hortzerako saioak igandeetan izango dira, arratsaldeko 15:00etan, eta bertsoaldiak bertsoa.eus-en eskegiko dira, astelehenetan.
Horrela geratu dira osatuta datozen bertso-saioak:
Urriak 24, larunbata
Larraun-Lekunberri
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza arituko da.
- Amets Arzallus Antia.
- BeÒat Gaztelumendi Arandia.
- Gorka Pagonabarraga Agorria.
- Saioa Alkaiza Guallar.
- Xabat Galletebeitia Abaroa.
- Xabat Illarregi Marzol.
Urriak 31, larunbata
Eibar
Igotz Alkorta Irastorza izango da saioko aurkezlea.
- Alaia Martin Etxebeste.
- Asier Azpiroz Iztueta.
- Nerea Elustondo Plazaola.
Nerea Ibarzabal Salegi. - Miren Artetxe Sarasola.
- Oihana Iguaran Barandiaran.
Azaroak 7, larunbata
Gernika-Lumo
Igor Menika Bengoetxea izango da saioko gai-jartzailea.
- Agin Laburu Rezola.
- Aitor Bizkarra Ruiz.
- Aitor Mendiluze Gonzalez.
- Ane Labaka Mayoz.
- Aner Peritz Manterola.
- Joanes Illarregi Marzol.
Azaroak 14, larunbata
Miarritze
Ainhoa Larretxea Agirrek gidatuko du saioa.
- Andoni Rekondo Izagirre.
- Julio Soto Ezkurdia.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Maddi Ane Txoperena Iribarren.
- Oier Etxeberria Zubimendi.
- Sustrai Colina Acordarrenteria.