Kapsula kuantikoa, datorren astean, Urnietan eta Andoainen

Fisika eta teknologia kuantikoak herritarrei modu irisgarri, parte-hartzaile eta erakargarrian hurbiltzeko xedez, bus ibiltaria ibiliko da inguruko udalerrietan. Kapsula Kuantikoa deritzona Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren kanpaina da.

Zer da bisitariak topatuko duena? Honatx, Eusko Jaurlaritzak zabaldu duen mezua: "Unitate mugikor moderno batean ontziraturik, esperientzia kolektibo bat biziko dute parte-hartzaileek, fisika kuantikoaren oinarrizko printzipio batzuk deskubritzeko eta eguneroko bizitzan dituzten aplikazioak ezagutzeko. Bisitan, ikus-entzunezko baliabideak eta instalazio interaktiboak konbinatzen dira, konplexuak izan daitezkeen edo eguneroko bizitzatik urrun dauden kontzeptuak ulertzen laguntzeko".

Urriak 20, asteartea: Urnietan

Unitate mugikorra kiroldegiaren sarrerako gunean kokatuko da. Goizean, Urnietako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako bisita gidatuak egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, herritar guztientzat zabalik izango da, 16:00etatik
19:00etara.

Urriak 21, asteazkena: Andoainen

Talde-bisitetarako deialdia egin da ikastetxeetan eta, Urnietan bezala, herritar ororentzat izango da tartea.

 

@gob_eus_ejgv 🚌 Kapsula Kuantikoa Hemen da Kapsula Kuantikoa, 2026 eta 2027 bitartean Euskadi zeharkatuko duen ekimen ibiltari berritzailea. 💻 Helburua? Fisika eta teknologia kuantikoa herritar guztiengana hurbiltzea, modu erraz, interaktibo eta publiko guztiei egokitua. Ez da beharrezkoa zientzialaria izatea mundu kuantikoak gure etorkizuna nola aldatuko duen jakiteko. 📍 Jarraitu gertutik bere ibilbidea eta ez galdu esperientzia berezi hau zure udalerrira iristen denean! #KapsulaKuantikoa #ZientziaEuskadi #Teknologia #FisikoKuantikoa #Berrikuntza ♬ sonido original - gob_eus_ejgv

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!