Etxebizitza Sindikatuek eta gehiengo sindikalak azaroaren 11rako etxebizitza-eskubidearen aldeko greba deitu dute. Greba hori antolatzeko etxebizitza asanbladak antolatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Euskal Herri osoan, horien artean Zizurkilen eta Andoainen.
Aste honetan hasiko dira martxan asanbladak, Andoainen ostegun honetan, hilak 22, 19:00tan gaztetxean egingo dute. Zizurkilen, berriz, ostiralean, hilak 23 18:00etan Atxulondo kultur etxean izango da. "Batzar horien bidez, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak langile-klasea mobilizatu nahi du, azaroaren 11ko greba orokorra espekulatzaileen, errentisten eta haien zerbitzura dauden politikarien aurkako erantzun zabala izan dadin". Horrekin batera, langile-klasea mobiliza dadila bilatzen dute, hartara, antolakuntza sustatu eta grebaren prestakuntza auzo eta herrietara ekartzeko.
Eskualdeko etxebizitza asanbladak
- Andoain: urriak 22, 19:00tan gaztetxean
- Zizurkil: urriak 23, 18:00etan Atxulondo kultur etxean