Gorengo mailako lau futbol taldeak etxean ariko dira

Andoaingo eta Urnietako lau taldeak etxean ariko dira asteburu honetan. Seigarren jardunaldia izango da gizonezkoentzat eta bosgarrena, berriz, emakumezkoentzat. Honatx, Euskaldunako eta UKEko partiden ordutegia eta  xehetasunak:

GORENGO MAILA, EMAKUMEZKOAK

Urnieta-Antigua Luberri. Larunbatean, 10:00etan

3. multzoan, atsedenaldiaren ostean, Urnietak Antigua Luberriren bisitaldia jasoko du etxean. Larunbatean izango da, 10:00tan hasita. Hiru puntuak lortuz gero koska bat egingo dute gorantz.

Euskalduna-Goierri Gorri B. Larunbatean, 12:30etan

4. multzoan, Euskaldunak ere atsedenaldia izan du. Asteburuan Goierri Gorri B taldea hurbilduko da Ubitartera. Larunbat eguerdian izango da, 12:30ean hasita. Lidergotza indartzeko aukera berria dute andoaindarrek.

GORENGO MAILA, GIZONEZKOAK

Euskalduna-Lazkao. Larunbatean, 17:45etan

Aurreko asteburuan, Legazpiko Irene Paredes futbol zelaian, 1-1eko emaitza lortu zuen Andoaingo taldeak Ilintxaren aurkako partidan. Gorengo mailako 2. multzoko 6. jardunaldia Ubitarten jokatuko du Euskaldunak. Sailkapenean atzetik datorkion Lazkao taldea hurbilduko da Andoainera. Garaipenak garesti daude eta, etxeko zaletuen babesean, gorantz begira jar diezaiokeen aukera parez pare du Gaztañagaren taldeak.

Urnieta-Axular. Igandean, 12:00tan

Gorengo mailako 1. multzoan, sailkapenean azken postuan dago Axular taldea eta asteburuan Urnietara hurbilduko da. Urnietak, aurreko asteburuan, 1-2 irabazi zuen Antiguaren zelaian. Bigarren garaipena katetatzeko aukera baliatu nahi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!