Erabat itxiko dute A-15 errepidea astearte gauez

Artxiboko irudia.

Gorosmendi tuneleko bi hodietan segurtasun ikuskaritza lanak egin behar dituzte eta horretarako nahitaezkoa da errepidea bi noranzkoetan erabat ixtea. Hala, mozketa urriaren 27ko gaueko 22:00etan hasi eta urriaren 28ko goizeko 06:00ak arte luzatuko da.

  • Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da errepidea.
  • Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera.

Garraiorako alternatibak, ibilbidearen arabera, N-I errepidea, GI-2130 errepidea (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!