'Gogoko' ekimena Amasa-Villabona eta Zizurkilen zabaltzeko azterketa martxan da

Gogoko tokiko merkataritza sustatzeko ekimena da, herriko dendetan erostea eta produktuak etxean edo bilketa-takilen bidez jasotzea errazten duena. Gogokok herritarren iritzia ezagutu nahi du, zerbitzua hobetzeko eta herriko merkataritza indartzeko. Inkesta betetzen dutenek, gainera, poltsa isotermiko bat jasoko dute, eta 100 €-ko erosketa-txeke baten zozketan parte hartuko dute, Oria elkarteko saltokietan erabiltzeko.

GOGOKO plataforma digital eta erakusleiho bateratua da, gaur egun Tolosako eta Ibarrako dendekin funtzionatzen duena, tokiko txikizkako merkataritza bultzatzeko. Proiektuak WhatsApp bidez eskaerak egiten dituzten pertsonen erosketak kudeatzen ditu: elkartutako dendetan erosketa egiten du eta, ondoren, erosketak banaketa-sistema baten bidez edo "takilen" bidez (azken aukera hori baloratzen ari da) helarazten ditu.

Gainera, GOGOKO-k dendei ere errazten die denda bakoitzak bere plataformen bidez egiten dituen salmenten banaketa.

Amasa-Billabonako eta Zizurkilgo dendak sistema honetan sartzeko biztanleriaren interesa baloratzeko, biztanleei inkesta txiki bat egiten ari dira, proiektuaren bideragarritasuna kalkulatzen laguntzeko.

Urriaren 13tik, azaroaren hasierara arte, martxan egongo da inkesta betetzeko aukera.

Inkesta betetzeko, klik hemen: 
https://forms.gle/zkeqe4cupRPXf9MQ7  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!