“Egun berezia eta mugarri garrantzitsua izan da gaurkoa Gazte Feministontzat eta ezin indartsuagoa eta pozago irten gara gaur Hermanito aretotik. Orain herrietan lan handia egitea dagokigu!”, adierazi zuen mugimenduak jardunaldia amaitu berritan.
Jardunaldia goizez hasi zen, txostenaren aurkezpenarekin. Bazkarian ehunka lagun elkartu zen eta, segidan, ospakizun giroko ekitaldiak kateatu ziren. Emanaldi akustikoa eta DJ La Fulanaren saio ibiltaria.