Odola emateko hitzordu bikoitza, Andoainen eta Urnietan

Andoain

Azaroaren 9an, astelehenarekin, andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:15ak arte. Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Gotatanta.eus webgunaren bidez ere izena eman daiteke.

Urnieta

Azaroaren 10ean hitzordua, ostegunarekin, Plazido Muxika plazan. Arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak arte izango dira bertan. Deitzaileek adierazi moduan: "Odola eman nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute egunean bertan txanda hartzeko: 943 00 78 84".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!