Go!azen telesaileko denboraldi berriaren lehen atala, Aiztondoko hainbat herritan ikusgai

Gaztetxoen artean arrakasta handia duen Go!azen telesailaren denboraldi berria hastear da. Azaroaren 13an estreinatuko dute Makusi plataforman eta azaroaren 20an Etb1en. Aiztondon, lehen atala ikusteko aukera izango dute zaletuek. Ostiral arratsaldean eskainiko dute Asteasun, larunbat eguerdian Adunan, eta larunbat arratsaldean Zizurkilen. 

Ostiral iluntzean, 19:00etan, Asteasuko udaletxeko ikus-entzunezkoen gelan eskainiko dute denboraldi berriko lehen atala. Adunako gaztetxoek, larunbat eguerdian izango dute aukera hori, 12:00etan hasita, Kultur Aretoan. 

Eta Zizurkilen, larunbat arratsaldean eskainiko dute atala, 17:30etan hasita, Atxulondo kultur etxean. Kasu honetan, gonbidapenak jaso beharko dira aurrez, udal-bulegoetan. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!