Musika Astean murgilduta dago Loatzo Musika Eskola

Musika eta irakurketa uztartuta ospatzen ari dira aurtengo Musika Astea eta atzo saio berezia eskaini zuten Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Santa Xexili egunaren inguruan antolatu ohi dute ekimena eta dagoeneko laugarren ediziora iritsi da. Emozioen inguruko irakurketak musikarekin lotu zituzten atzo arratsaldean. 

Ekimenak ez du etenik eta, gaur bertan eskainiko dute irakurketa eta musika uztarzen dituen emanaldiaren bigarren saioa, Anoetako liburutegian. 

Ostiralean berriz, Villabonako tailerretako haurren emanaldia izango da gozagarri, Gurea aretoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!