Andoain
Indarkeria matxistaren auzia txiki-txikitatik lantzen joateko, haur zein gazteek hainbat jardueratan parte-hartzeko aukera izango dute. Azaroaren 21ean, 4-7 urte bitarteko haurrek mural bat margotuko dute Ludotekan. Egunean bertan, 12-17 urte bitartekoek ere Gazte Lokalean mural margoketa egingo dute, eta baita txapa lantegia ere. Herriko txikienek, 4-11 urte bitartekoek, arratsalde osoan zehar Ludotekan txapa lantegia izango dute aukeran.
Iluntzean, urteroko ohiturari jarraituz, Mugimendu Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute 18:30ean Goikoplazan, Marisolen bakarrizketarekin hasita.
Kultur arloan ere Bastero Kulturgunean gaia artearen mundutik lantzeko eskaintza egongo da datozen egunetan. Azaroaren 27an “Feminissimas” antzezlana ikusteko aukera egongo da. Bestetik, azaroaren 29an “De cuando existía el purgatorio” antzerki esperimentala egingo dute, eta, ondoren, solasaldia egongo da.
Aiztondo bailara
Azaroaren 20an Itaia antolakundeak “Las chicas de la estación” filma proiektatuko du Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Proiekzioa amaitzean, hausnartzeko tartea irekiko dute txokolatea banatzen duten bitartean.
Azaroaren 25ean bertan, Irradaka dantzatuko dute Joxe Arregi plazan. Horren ostean, Aiztondo mailako mobilizazioa antolatu du Mugimendu Feministak Amasa-Villabonako N1 azpiko zubian.
Era berean, asteasuarrek ekitaldi bat egingo dute. 18:30ean herriko plazan elkartuko dira, eta bertan, bertsoak eta abesbatzaren emanaldia eskaintzeaz gain, arrosa beltzak banatuko dituzte. Ekitaldia ixteko, irakurketa egingo dute.
Egitaraua
Andoain
Azaroak 21, larunbata
10:00-13:00 Mural margoketa. 4-7 urte. Ludoteka.
Azaroak 25, asteazkena
17:30 - 20:30 Mural margoketa eta txapa lantegia. 12-17 urte. Gazte lokala.
17:00 - 20:00 Txapa lantegia, 4-11 urte. Ludoteka.
Mugimendu feministak antolatuta:
18:30 Elkarretaratzea, Goikoplaza. Marisolen bakarrizketarekin hasita.
Azaroak 27, ostirala
19:30 Antzerkia: “Feminissimas”. De ste xeito producciones. Hizkuntza: gaztelania.. Bastero Kulturgunea.
Azaroak 29, igandea
12:00 Antzerki esperimentala: “De cuando existía el purgatorio”. Las Wallpurguis konpainia. Hizkuntza: elebitan. Ondoren solasaldia egongo da. Bastero Kulturgunea.
Zizurkil
Azaroak 20, ostirala
18:30 Itaiak antolatuta: ‘Las chicas de la estación’ filmearen proiekzioa eta txokolatada. Atxulondo kultur etxea.
Azaroak 25, asteazkena
18:00 IRRADAKA. Joxe Arregi plazan.
Amasa-Villabona
Azaroak 25, asteazkena
18:30 Elkarretaratzea, N-1 azpiko zubian (Otsabi).
Asteasu
Azaroak 25, asteazkena
18:30 Ekitaldia: bertsoak, abesbatza,larrosa beltzen banaketa eta irakurketa.
Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 703 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.