Eskubaloiko Urnieta Guria Jatetxeak 29-25 irabazi zion Ordiziari, aurreko ostegunean. Baina ezin izan zuen Soraluze etxeko partidan mendean hartu (25-32). Bi partida gogor izan dira 1. Lurraldeko lehenengo bi sailkatuen aurka jokatutakoak. Sailkapenean Urnietako taldea bosgarren postuan dago.
Asteburu honetan Andoaingo eta Urnietako bi taldeak elkarren aurka ariko dira Allurralde kiroldegian. Indartsu ekin dio denboraldiari Urnietako taldeak, beraz, eta partida ona egin beharko du Leizaranek.