Oriamendiren azken erremonte jaialdiak, Galarretan

Oriamendik bere historiako azken bost jaialdiak antolatuko ditu azaroaren 28tik abenduaren 26ra bitartean.

Erremontearen bost arratsalde gogoangarri izango dira Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta bertan jokatuko dira Bigarren Mailako Binakako Txapelketa eta LVI. Binakako Erremonte Txapelketa Nagusia.

Lehen jaialdia, azaroaren 28koa, festa handia izango da. Donostiako Gross garagardotegia Galarretara itzuliko da DJarekin, bere garagardoarekin eta beste hainbat sorpresarekin.

Abenduaren 19an binakako txapelketako finalaurrekoa eta Bigarren Mailako finala jokatuko dira.

Abenduaren 26an iritsiko da finala, eta, harekin batera, agurra: Oriamendi osatzen duten pilotariei, langileei eta ikuslegoari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!