2003an sortu zen Ikaskoli ekimena eta, ordutik, urtero, Eguberriak iristearekin batera, bertako ekoizle txikien produktuekin osatutako saskiak jartzen dituzte salgai.
Saskietan, Zuberoako hainbat jaki eta produktu aurki daitezke, hala nola gaztak, eztia edota marmeladak. Horrela, ikastolei diruz laguntzeaz gain, eskualdeko ekoizleen lana eta produktuak ezagutarazten dituzte.
Ekimenaren onuradunak Basabürü eta Eperra ikastolak dira. Bi ikastetxe hauek euskararen sustapenean funtsezko lana egiten dute Zuberoan, eta Ikaskoliren bidez Euskal Herri osoko herritarren elkartasuna jasotzen dute.