2024tik, atal honetan aurki daitekeena erreferentziazko dokumentua da Hekimen osatzen duten euskarazko komunikabideentzat. Tartean dira TOKIKOM eta AIURRI. Hekimeneko  partaideek erantzukizun handia dute, herritarren zerbitzuan eta gizartea hobetzen lagundu nahian aritzen direnez gero. Gogoetan eta esperientzian oinarriturik, balio editorialen oinarri deontologiko orokor batzuk ezarri dizkiote beren buruari, bidelagun izan daitezen eguneroko jardunean. Printzipio horien berri jakinarazi nahi dute jendaurrean, beren konpromisoaren erakusgarri.