2018. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak amaitu berri du bigarren bozketa txanda, otsailaren 18an martxan jarri eta martxoaren 17ra arte zabalik eduki duena. Katixa Agirreren "Amek ez dute"; Maite Darcelesen "Bihotzean daramagun mundua"; Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa", Alberto Ladron "Aranaren Jainkoen zigorra" eta Xabier Gantzarainen "Zuloa" izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak.
Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Katixa Agirreren "Amek ez dute" eta Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa". Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 8ra bitartean.
Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2018ko 111 Akademiaren Saria.