Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Erabiltzailearen aurpegia 111 Akademia Saria 2020ko api. 2a, 12:42

Karmele Jaioren eta Bernardo Atxagaren lanak izan dira bigarren bozketa txandan boto gehien lortu dutenak.

2019. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak amaitu berri du bigarren bozketa txanda, martxoaren 6an martxan jarri eta hilaren azkenera arte zabalik eduki duena. Karmele Jaioren Aitaren etxea, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan eta Itxaro Bordaren Susmaezinak izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40a lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Karmele Jaioren Aitaren etxea eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 27ra bitartean.

Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2019ko 111 Akademiaren Saria.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!