Dagoeneko 111 Akademiak itxi du 2024. urteko saria ebazteko zabalduriko bozketa txandetako bigarrena.
Bigarren txanda horretan ondoko obrak izan dituzte aztergai lehian akademiakideek:
- PLEIBAK - Miren Amuriza
- GIZON BARREGARRIAK - Joxean Agirre
- FRANCESCO PASQUALEREN BOSGARREN ARIMA - Unai Elorriaga
- HETERO - Uxue Alberdi
- COCA-COLA BAT ZUREKIN - BenĚat Sarasola
Bigarren txanda amaitu ondoren ez da izan bost obra horien artekorik gutxienez botoen % 40a bere alde izan duenik saridun izendatua izateko.
Horrenbestez, botorik gehien jaso duten BI obrek egin dute aurrera eta bi obra horien artean erabakiko dute akademiakideek HIRUGARREN BOZKETA TXANDAN. Bi finalistak hauexek dira:
- PLEIBAK - Miren Amuriza
- FRANCESCO PASQUALEREN BOSGARREN ARIMA - Unai Elorriaga