AEKren aurrematrikulazio kanpaina, amaitzear

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2024ko eka. 25a, 10:47

AEKren aurrematrikulazio kanpaina 2024-25 ikasturterako azken astean sartu da (ekainaren 28ra arte egongo da zabalik). Ez dago gaur egun AEKn matrikulatuta egon beharrik aurrematrikula egitearen onurez gozatzeko, eta, hori jakinik, dagoeneko asko dira datorren ikasturterako izena eman duten ikasleak.

Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek onura hauek izango dituzte, besteak beste: 23-24 ikasturteko matrikularen prezioari eustea eta lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Matrikula gorakada polita izan dugu aurtengo ikasturtean; aurrekoarekin alderatuta, % 11 gehiago. Orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu; eta autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!