KORRIKA

Unitate-didaktikoen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia KORRIKA 2026ko urtarrilaren 30a

AEKk 24. KORRIKAren unitate didaktikoak plazaratu ditu, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean. Besteak beste, helburu dute euskararen erabileran eragitea eta euskal kultura transmititzea. Unitate didaktiko horiek dagoeneko KORRIKAren webgunean daude eskuragarri, gero Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko.

Bi motatakoak dira: batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean sortuak; horiek adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Bestetik, euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak; horiek mailaka antolatuta datoz, A1etik C1era. Azpimarratzekoa da materialetako bat berezia dela: diseinatuta dago entzumen arazoak zailtasunak izan ditzaketen pertsonek erabili ahal izateko. Unitateok hainbat berrikuntza dakartzate, betiko helburuak izan arren: euskararen aldeko jarrera zabaltzea, gure hizkuntzarekiko kontzientzia suspertu eta haren erabileran eragitea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, nola ez, KORRIKA iragartzea ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!